Beti dagoenez hasiera eta bukaera bat, heldu da “Agur eta Hurrengo Arte!” esateko ordua.

Gozatua sekulakoa izan da, zueik danok blogaren bitartez edo pertsonalki sentituta eta jasotako kondizio gabeko Amodio izugarria, zueikin partekatzerakoan.

Jarraitu ezazue Bake eta Zoriontasunez beteta eta bakoitzak bere modura, guk azken bi urte eta erdian bizitakoa bizitzeko eta partekatzeko aukera izan dezala.

María eta Zigor

polikipolikibizikletan

 Agur Adiós-Goodbye

Bi urte eta erdi gero Iberiar Penintsulan barrena gaude berriro, bizikleta gainean. Plazerra izan da lur hauekin berriro ere konektatzea eta bertako jente eta paraje desberdinekin bat egitea.

Alprojeroarentzat Penintsula paradisua da libre sentittu eta nun nahi aurkitu ditzazkezun bide eta herrittuetatik aurrera lasai asko egitteko.

Modu politta izeten ari da poliki poliki gertuago gazela, bizitza dagoen bidai haundiena eta bidaiatzea bueltatzea dala sentitzeko.

Hor Madril eta Murtzia arteko bidearen bideotto bat.

play

image

Heldu ginen askotan amestutako urruneko lur honeitara, Zelanda Berrira, Aotearoa Maori hizkuntzan. Azkenien munduan beste puntan egon garela esan geinke. Ez urrunau ez gertuau, beste puntan. Hemen hasten da gure itzulera.

Read the rest of this entry »

image

Australian bizikletaz ibili garen azken lurraldia Tasmania izen da. Australia haundiaren hego ekialdean dagoen irla honetan oso erreza da bertako naturaz eta jentiaz gozatzia. Azken honeik Aussie baino gehixau Tassie sentitzen die eta berriro be bidai hau inoiz ahaztuko ez douen amets bat izeten lagundu daue. Lurralde honetan jentiak Antardidai buruz hitzegiten hasten jatzu eta orainguen bai, etxetik oso urrun gazela sentitxu dou, ederra benetan sentsaziua.

Read the rest of this entry »

???????????????????????????????

Australian bi hilabete egon ostien eta mendebalde eta erdialdeko lurralde desberdinak bizikletan eta autobuses kurtzauta gero, guretako gertu eta urrun kontzeptuen esanahia erabat aldatu dala pentsetan jaku. Hemen gertu 200km izan leizke eta urrun 5000. Kotxez eitteko dexente dala emuten dau ba pentsa bizikletan zoietzenien zer sentitzen dozun. Honek bere abantailak be badittu, bizikletan bidaiatzeko leku oso lasaia da herri oso gutti daz eta, hori bai ur eta janari nahikua eukitzia ezin biherrezkua da.

Read the rest of this entry »

Irudi batek mila hitzek baino balio haundixaua daukela esaten dauienez,

orainguen formatua aldatu dou.

Azken 5 hilabetetan Chiang Maien bisittakuan laburpen bat.

Besarkada haundi bat danondako eta Zoriontsuak izaten jarraittuko dozuelakuen…

5 hile

Etxera Bisitxia

IMG_2873

Orainguen bizikleta gutxi ikusi biher dozue eta gure inguruko persona asko.

Otsailak 5an hegazkina hartu eta Familixa ta Lagunak bisitatzera fan ginen etxera. Arrarua sentsaziua, normalien Tailandiara faten gare eta oporretan eta kasu honetan alderantziz izen biher zan, zelako luxua guria. Hauxe da azken hilietan gertatutakua kontatzeko daukogun arrazoietako bat. Bidaiatzen jarraitxu douela sentitxu dou baitxa.

Ikusi dittugu mila txoko eder orain arte baina gauza haundixa da etxera bueltau eta argazkiko parajia eukitzia mutur aurrien. Bai bai mutur aurrien, hauxe ikusten gauen eta egunero jaikitxen ginenien. Nere tia Rosak sekulako oparixa ein zuzkun baserri bateko gela bat utzitxa egon biher ginen denborarako. Mila Eskerrikasko!!!

Read the rest of this entry »

Etiketen hodeia